Lanbide heziketa arautuan matrikula epea irekita dago, uztailaren 28ra arte
Ikasgunea atalean zehazten da izen emtaea nola egin; norberaren gako pertsonala sartuta adierazten da matrikula non eta noiz bete. Lehen fasekoek atzo egin zuten izen-ematea, azkenek, uztailaren 28an egin ahal izango dute. Baina guztiek modu presentzialean egin beharko dute, izendatutako ikastetxera joanda.
Oñatiko Lanbide Heziketa eskaintza zabaldu egin da, bigarren urtez jarraian, Larraña institutuak Egokitzapen Fisikoko Goi Ziklo berria eskaini baitu. Goi mailako beste hiru ziklo eskaintzen ditu Enpresagintza fakultateak: administrazioa eta finantzak; zuzendaritza idazkaritza eta salmenten kudeaketa. Larraña institutuan, erdi mailako beste hiru ziklo ematen dira: mekanizazioa, kirol ekintzen gidaritza natur ingurunean eta mantentze-lan elektromekanikoa. Eta eskaintza osatuz, Administrazio Zerbitzuetako Oinarrizko Lanbide Heziketa ere ikasi daiteke Larrañan.
Iturria:Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!