Oñatiko udala

Lan saioak egingo ditu EH Biduk, datozen urtetarako ekintza plana zehazteko

2023/01/13
Card image cap
Astelehenean hasi eta otsailaren 1a bitartean, arloz arloko 11 bilera egingo dira

  EH Bilduk maiatzean ekin zion herri proiektua indartzeko prozesuari. Arlokako koordinatzaile berriak izendatu eta lan taldeak eratzea izan zen lehen urratsa, aurreko urteetako balantzea eta diagnostikoa egin ahal izateko. Fase hori udazkenean osatu zen, emaitzak, azaroan egin zen Herri Batzarrean aurkeztuz. Bide batez, ekarpen gehiago jasotzeko tailerra egin zen herritarrekin. Orain, fase berri bati ekingo zaio, datozen urteetarako herri proiektua eta herri programan jasoko diren ildo nagusiak zehaztu eta ekintza plana taxutzeko.

  Arloz arlo lanean jarraituko da eta arloka lan saio bat edo bi programatu dira datorren hamabostaldirako. Astelehenean, urtarrilaren 16an kultura arloari buruzko lan saioa izango da lehena, eta ondoren, lurralde antolaketa, politika sozialak, sozioekonomia, euskara, hezkuntza, berdintasuna, kirola eta gazteriari dagozkionak etorriko dira. Lurralde antolaketa eta sozioekonomiari bina saio eskainiko zaizkie, gainontzekoei bana. Bilera guztiak kale Barriako Bilgunean egingo dira, 18:30etan hasita, eguaztenean, sozioekonomiari eskainitakoa izan ezik. Bi lan saio egingo dira egun horretan, lehena, politika sozialei eskainitakoa, 18:30etan, eta bigarrena, sozioekonomiari buruzkoa, 20:00etan.

  Saio hauen helburua datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehaztea da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!