Kutsatze arriskuari aurre egiteko, neurri eta gomendio berriak (2020-3-16)
Batetik, gaurtik aurrera, bertan behera dira Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) eta gizarte zerbitzuetako aurrez aurreko arreta zerbitzuak. Hori bai, bere horretan jarraituko du telefono bidezko zerbitzuak. Hala, posible litzateke telefonoz edo era telematikoan egin litezkeen tramiteak egitea. Dena den, Oñatiko Udalak jakinarazi nahi du tramiteen, izen-emateen (udalekuak, begirale lanpostua...) eta bestelakoen epemugak atzeratzea dakartela neurriok, eta, beraz, murgildurik gauden salbuespenezko egoera hau bukatzean, aukera izango dela aipaturiko horiek egiteko. Horri lotuta, Haur eta Gazteria Sailetik gogorarazten da udal webgunean ere badela udaleku irekietan eta arte udalekuetan izena emateko aukera, eta bide hori erabil dezaten dei egiten die herritarrei. Bide batez, udalak gogora ekarri gura ditu HAZeko eta gizarte zerbitzuetako telefono zenbakiak:
- Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ): 943 780 411 edo 010 (Oñatitik deitzen dutenendako, doakoa).
- Gizarte Zerbitzuak: 943 037 700.
Bestetik, mugatu egingo da Herribusaren ohiko zerbitzua, eta, bertan behera utzi, herrigunetik Arantzazura bitartekoa. Hauxe izango da Herribusaren ordutegi berria, gaurtik aurrera:
Astelehenetik ostiralera Larunbata
7:30 A linea 9:00 B linea
9:30 B linea 10:30 C linea
11:00 C linea 12:00 B linea
12:00 B linea 13:30 A linea
13:30 A linea
14:30 C linea
16:00 B linea
17:30 A linea
19:00 B linea
20:30 C linea
Beste behin, osasun alorreko adituek egindako gomendioak errespetatzeko deia egiten die udalak herritarrei. Hala nola: egunerokoan metro eta erdiko distantzia errespetatzea -erosketak egitean, ilaran egotean, lanean…-; higiene gomendioak errespetatzea; ahal bada, dirua ez erabiltzea -txartel bidez ordaindu daitekeen kasuetan, hura erabiltzea-; ahal den neurrian, lana egiteko bitarteko telematikoak erabiltzea… Bukatzeko, Oñatiko Udalak eskerrak eman gura dizkie herritarrei ezohiko egoera honen aurrean erakusten ari diren konpromiso eta arduragatik.
Udal Gobernu Taldea
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!