Konpostaje eredu ezberdinen bideragarritasun plana egiteko Udalsarea 21aren diru laguntza izango du Udalak
Oñatiko Udala, Udalsarea 21eko kide da. Alde horretatik, erakundeak eskaintzen dituen programetan parte hartu dezake. Horietako bat da aurten seigarren edizioa bete duen Berringurumena izeneko programa; ingurumen estrategia, hondakinen prebentzio eta kudeaketa nahiz biodibertsitate estrategia arloetan funtsezko interesa duten proiektu berritzaileak garatzen laguntzen duen programa. Berringurumena programaren baitan, konpostaje eredu ezberdinen bideragarritasuna aztertzea helburu duen proiektua aurkeztu zuen Udalak. Ikerketak, ia 25.500 euroko aurrekontua du.
Udalsarea 21eko idazkaritza teknikoak Oñatiko Udalaren egitasmoa onartu eta diruz lagunduko dutela jakinarazi du. Erakundeak, aurrekontuaren %70a estaltzeko diru-laguntza agindu du. Erabakiaren berri jasota, Plan de viabilidad de los diferentes modelos de compostaje descentralizado y centralizado en el municipio de Oñati deritzon proiektua Vermicam enpresari eskatzea erabaki da. Lana, urte amaiera bitartean egitea aurre ikusten da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!