Oñatiko udala

Konponketa eta mantenu lanak egingo dira herriko parkeetan

2024/06/28
Card image cap
12 parke aztertu dira eta oinarrizko lanak egingo ditu Montajes Garra enpresak

  Asko dira herrian dauden parkeak baina horietako 12 aztertu dira, egoera ikusi eta apurtu edo desagertu diren elementuen inbentarioa osatuz. Hamabi parke horietatik hamar, haur parkeak dira eta beste biak, parke osasungarriak. Azterketan, Olabarrieta, Murgia eta Zubillagako haur parkeak ere sartu dira.

  Haur parkeen eta hiri altzarien mantentze lanak egiten dituen GARRA enpresari eskatu dion Udalak herriko parkeen azterlana eta txostenean, jolas parke bakoitzean egin beharreko oinarrizko mantentze eta konponketa lanak zehaztu dira, aurrekontua barne hartuta. Aparatuen elementu ezberdinak lotzeko torlojuak, ainguraketa piezak, zutoin tapak eta antzerakoak falta dira hainbat parketan; lur-junturak konpondu behar dira, pinu egurrezko hainbat zutoin aldatzea komeni dela ere ikusi da eta kolunpiorako hainbat sehaska eserleku berri jartzeko beharra ere bai. Lanik handienak, aurrekontuari erreparatuta, Olabarrietako eta Ugarkaldeko parkean egingo dira eta guztira, 5.300 euroko kostua izango duten oinarrizko mantentze lanak egitea adostu da. Lanok, azterketa egin duen Montajes Garra enpresa berak egingo ditu.

  Parkeen mantenurako diru partida gordetzen da urtero udal aurrekontuetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!