Oñatiko udala

Kiroldegiko kantxa urdinerako sarbidea eta estalkia bertatik bertara ikusteko bisita antolatu da asteazkenerako

2024/05/06
Card image cap
Bisitan parte hartzeko hitzordua eskatu behar da

  Maiatzaren 13an amaituk da Zubikoa kiroldegiko kantxa urdineko sarbidea eta estalkia berritzeko esleipenera proposamenak aurkezteko epea. Berritu nahi diren instalazioak bertatik bertara ikusi eta neurtzeko bisita antolatu da, etzi, asteazkenerako. Bisita, 10:00etan izango da baina bertaratzeko asmoa duten enpresa ordezkariek hitzordua eskatu behar dute udaletxeko telefono zenbakira deitu (943 780 411) eta Oskar Carrascal Kiroletako teknikariarekin berba eginda.

  Bi dira Udalak Zubikoako kantxa urdinean egin asmo dituen lanak: sarbide berria prestatu eta estalkia berritu, dituen txintxinak konpontzeko. Egun kantxa urdineko harmailara sartzeko tabernatik joan behar da. Horrek bidea baldintzatzen du, tabernaren ordutegiaren arabera pasa daitekeelako, edo ez. Itxitura banaketa berria proiektatu da, erabileraren araberako sarbide ezberdinak sortzeko. Taberna eta kantxa urdineko atondoaren artean beirazko itxitura berria sortzea aurreikusten da. Era berean, kantxa urdineko estalkia berrituko da. Egungo estalkian ura pilatu eta barrualdera sartzen dela ikusi baita. Malda berriak egokituko dira eta hustubide kopurua handituko da. Lurraren kontra dagoen horma garbitu eta iragazgaitzeko lanak ere egingo dira. Bizi-lerroak eta katu-eskailerak jarriko dira. bestalde, estalkien artean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!