Kiroldegiko kantxa urdinaren atzean egokituko dira disuasio-aparkalekuak
Zubikoa kiroldegia eta saihesbidearen arteko gunean egokituko da disuasio aparkalekua, osasun zentroaren atzealdean dagoenaren segidan. Sarbidea ere anbulatorioko aparkalekutik izango du. Gune osoa monitorizatu egingo da eta pantaila bat jarriko da San Juan kaleko biribilgunean, aparkatzeko lekurik daoen edo ez adieraziz. Argiteria ere ipiniko da aparkaleku berrian eta ibilgailu elektrikoentzat bereizitako gunea ere egongo da.
Ginder Ingeniaritza enpresari esleitu berri dio Udalak disuasio-aparkalekua eraikitzeko proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza, 15.125 eurotan (BEZ barne).
Herrira datozen bisitarien kotxeak herrigunetik ateratzea da aparkaleku berri honen helburua. Europar Batasuneko Next Generation Funtsetik 200.000 euroko laguntza jaso zuen Udalak proiektua gauzatzeko. Oñati landa-nortasuna duen helmuga turistikoa izanik, ingurumenean eta paisaian ahalik eta kalte txikiena egitea da disuasio-aparkaleku hauen bidez lortu nahi dena.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!