Kiroldegiko kantxa babesteko goma berriak erosiko dira
Zubikoa kiroldegiko kantxa eta frontoian kirol-jarduerez gain beste hainbat ekitaldi egiten dira urtean zehar: bazkariak, kontzertuak, bertso-saioak edota Gabonetako parkea, besteak beste. Horrelakoetan, zorua babesteko gomak erabiltzen dira. Baina jarri eta kentzearen ondorioz, gomak zaharkituta daude eta berriak erostea erabaki da.
Goma berriek, PVCzko zoladura irristagaitza eta suaren aurkako babes maila izango dute. Kantxa berdea estaltzeko ia 1300 metro karratu goma alfonbra erosiko da. Aurrekontua berriz, ia 13.500 euro da. Baina orain arte erabili diren gomak ez dira botako. Frontoiko zorua babesteko erabiliko dira aurrerantzean.
Zorurako goma babesgarriak jarri eta kentzeko lana erraztu asmoz bestalde, eskorgak erosi ziren. Beraz, erosiko diren goma berriak, eskorga horiekin erabili ahal izateko bateragarriak izango dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!