Oñatiko udala

Kiroldegiko gimnasia eta fitness jardueren zerbitzu-lizitazioa aztergai gaurko Tokiko Batzarrean

2023/04/20
Card image cap
Emakume etxearen bigarren faseko aurreproiektua edo zenbait argi instalazio ere hizpide izango dira

  Aste Santuko etenaren ondoren, bueltan dira gobernu taldearen asteroko bilerak. Egungo taldearen azkenak izango dira, agintaldia bukatzear baitago. Baina zer aztertua eta bereziki zer erabaki badago eta gaurko lan zerrendan 7 gai jaso dira.

  Zubikoa kiroldegian egin ohi diren gimnasia eta fitness jarduera gidatuen zerbitzua antolatu eta emateko kontratazio berria abiatzea proposatuko zaie gobernu taldeko kideei. 2019an sinatu zen halako azken kontratua EGOITEK enpresarekin eta lau urteko epea betetzear dago. Kontratazio prozesu berria abiaraztea proposatu da Kirolak batzordetik eta gaia arratsaldeko bileran aztertuko da.

  Emakume etxea egokitzeko lanak hasita daude. Lehen fasean, teilatua eta eraikinaren egitura sendotzeko lanak egingo dira, dakizuenez. Bigarren fasean berriz, barne banaketa eta antolaketa lanak egingo dira. Bigarren fase horretako proiektua prozesu parte hartzaile bidez egitea erabaki du udaak eta horretarako aholkularitza espezializatua kontratatzea adostu zen Berdintasuna batzordean. Hainbat aurrekontu eskatu ziren eta udalak finkatutako mugaren barruan jaso zen proposamen bakarra, Juntura kooperatibarena, onartzea proposatuko da arratsaldeko bileran. Kontratuak 12 hilabeteko iraupena izango du eta 11.253 eurotan esleitzea proposatuko da.

  Argiteria kontuak ere komentatuko dira gaurko batzarrean: Olabarrieta auzoan, Enparantzatik Irubietarako baserri bidean argiteria jartzeko obra egia edota udaletxeko argi instalazioa hobetzeko hornidura kontratua azalduko dira arratsaldeko bileran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!