Oñatiko udala

Kiroldegiko fitness gelako ekipamendua osatuko da

2025/02/13
Card image cap
Zoru tekniko jarriko da indarra lantzeko gunean eta lau makina berri ekarriko dira

   Herritar baten eskaerari jarraituz, fitness gelako makinak begiratu eta baloratu dira. Indarra lantzeko makina gehiago jartzea eskatzen zen eta hala egingo da: gorputzaren behe atala indartzeko berariazko bi makina berri eta barra olinpiko bat ekarriko dira. Horrezaz gain korrika egiteko zinta bat gehiago erostea ere erabaki da. Udal teknikariak osatu duen azterlanaren txostenean gimnasioko indar-gunea berrantolatzea jaso ere da eta, dagoeneko, hainbat aldaketa egin direla ikusiko zuen azkenaldian kiroldegiko instalazio hauetan ibili denak. 

  Bestalde, indarra lantzeko gunearen zorua babestea erabaki da. Gune honetan pisu handiko ekipamendua erabiltze da eta erabilera horrek berak lurzorua kaltetzen du, maiz pisua erori eta lurzorua zulatzen duelako. Hondatze hori ekiditeko babes estalkia jarriko da gimnasioko 96 metro koadroko azaleran. Ispilu aurrealdeko gunearen zorua babestuko da. 

  Arloan diharduten enpresei aurrekontuak eskatu ondoren, EXERCYCLE eta GYMROLL TINESS etxeen eskaintzak hobetsi dira; lehenak fitness gelako ekipamendua osatzeko makinaria eta tresneria ekarriko du eta, bigarrenak lur zoru teknikoa hornitu eta instalatuko du. Materiala eskatu da jada eta apirila amaierarako kiroldegian erabilgarri egotea espero da. Zubikoako gimnasioko baliabideak hobetzeko materiala erosi eta instalatzeak 17.157,55 euroko aurrekontua du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!