Oñatiko udala

Kiroldegiko berdegunea eta terraza ostegunean itxiko dira, kiroldegia berritzeko lanak hastearekin bat

2019/07/30
Card image cap
Alboko aparkalekua langileen txabolak eta materialerako gorde da

  Astelehenean libratu ziren Bidebarrieta kalean kiroldegi aldameneko aparkalekuak eta anbulatorioko parking-eko bi plaza. Kiroldegia berritzeko lanetan arituko diren langileen txabolak kokatu, materiala gorde eta kamioientzako sarbidea egokitzeko erabiliko dira espazio hauek. Izen ere, Zubikoa berritzeko lanak ostegunean, abuztuaren 1ean hasiko baitira.

  Lanak, aurrez iragarri zen bezala, kiroldegi kanpoaldean hasiko dira. Makina eta kamioientzat sarbidea egokituko da lehenik eta hondeamakinak lanean hasiko dira ondoren, igerileku aldamenean eraikiko den eranskina jaso aurretik. Abuztuaren 1ean hasiko diren lan hauek igerileku ondoko berdeguneari eta terrazari zuzenean eragingo diote. Kiroldegiari erantsiko zaion eraikin berria bertan jasoko baita. Ondorioz, bihar, uztaila amaitzearekin batera, belardia itxi egingo da eta ezin izango da erabili. Etorkizunean, Zubikoa berritzeko lanak amaituta, solariuma eraikin berriaren gainaldean egokituko da.

  Zubikoa eraberritzeko lanak 17 hilabetean egitea aurreikusten da. Epeak betetzen badira, 2020a amaitzerako bukatuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!