Oñatiko udala

Kiroldegiko aldageletako altzarien horniketa gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/09/10
Card image cap
Lan zerrendan gai bakarra jaso da

  Azken orduan, eta lan zerrendatik kanpo, beste gairik aurkezten ez bada arin amaituko da gaurko gobernu bilera, gai bakarra jaso baita: Zubikoa kiroldegiko aldageletako altzari fenolikoak hornitu eta instalatzeko kontratazioa. Abuztuko etenaren ondoren udal batzorde informatiboak berriro ari dira martxan jartzen. Baina oraingoz gutxi dira ostegunetako bileretara iristen ari direnak. Gaiak batzorde informatibo hauetan landu eta eztabaidatzen dira, gobernu taldearen asteroko batzarretan aurkeztu aurretik.

  Zubikoa kiroldegiko lanek aurrera darraiten heinean ari dira erabakitzen hasieran airean geratu ziren hainbat gai. Pasa den astean bigarren fase batetarako utzi ziren lan osagarri batzuen aurrerapenaz eztabaidatu zen, gaur, aldageletako altzariez berba egingo da. Altzari bereziak jarri nahi dira, fenolikoak, ohikoak baino gogorragoak eta ondorioz, iraupen luzeagokoak direlako. Altzarien hornitze eta instalazio kontratua nola egin erabakiko du gaur udal gobernu taldeak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!