Kirol teknikari plazarako azterketa teorikoaren emaitzak argitaratu dira

22 lagunek zuten hautaketa prozesuan parte hartzeko aukera baina asteazkenean egin zen lehen azterketara 13 bakarrik aurkeztu zuten eta erdiek, 7k gainditu dute. Ariketa teorikoaren emaitzak udaleko web atarian ikusgai daude. Erreklamazioetarako epea, berriz, martxoaren 6an amaitzen da. Hurrengo azterketa, praktikoa, noiz egingo den ez da jakinarazi oraindik.
Bai ordea, kiroldegian bete asmo diren bi administrari laguntzaile plazen kasuan, azterketa praktikoa ostiralean, martxoaren 7an egingo baita Eltzian, 9:00etan. Kasu honetan, ariketa teorikoa gainditu zuten 9 hautagaiek izango dute hurrengo froga hori egiteko aukera.Azterketara kalkulagailua eraman beharko dela jakinarazi zuen epaimahaiko idazkariak, orain egun batzuk dela eta jarraibide gehiago udaleko web atarian astean argitaratuko direla ere zehaztu zen oharrean.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!