Oñatiko udala

Kirol teknikari plaza betetzeko deialdia egin du Udalak

2024/03/19
Card image cap
Oposizio-lehiaketara aurkezteko izen-emate epea apirilaren 18an amaituko da

  2023ko enplegu eskaintza publikoan onartu zen kirol teknikari plaza jabetzan betetzeko oinarriak. Deialdi-iragarkia Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu da, izen-ematea abian jarriz, apirilaren 18ra arte.

  Kontratatu nahi den kirol teknikariaren erantzukizun orokorra izango da, Oñatin jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko proiektua sustatu, babestu, antolatu eta bideratzea. Horretarako, programen eta jardueren eskaintza osatzen duten antolaketa alderdi guztiak kudeatu eta tokiko eragileekin lankidetza sareak sortu beharko ditu, herritarrentzat interes komuneko gorputz eta kirol jardueren proiektuak garatzeko.

  Teknikari berriak zeregin zerrenda luzea izango du baina, bestak beste, jarduera fisikoa eta kirol-jarduera sustatzeko kanpainak, programak eta zerbitzuen diseinuan parte hartu eta antolatu, komunikatu, dinamizatu, koordinatu eta jarraitu beharko ditu. Era berean, bizi ohitura aktiboak, jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko orientazio-zerbituaa eta ahokularitza antolatu, zuzendu eta dinamizatu beharko du. Bere eginkizunekin zerikusia duten dirulaguntzak eta Udaleko Kirol departamentuaren intereseko beste batzuk eskatu eta kudeatu beharko ditu eta kirol klub eta ikastetxeekin harremanetan izan beharko du, hauek kirol instalazioen ohiko erabilera eta erreserba antolatu eta koordinatzeko. Kirol materiala eta ekipamenduaren inbentarioa egin eta beharrak identifikatu eta erosketak proposatu beharko ditu, eta era berean, eskola kirola proiektuaren diseinu, kudeaketa eta koordinazio orokorrean parte hartu beharko du, asistentzia teknikoa emanez.

  Kirol teknikari plazarako hautaketa prozesura aurkezteko, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradu titulua edo baliokidea izatea eskatzen da. Euskarari dagokionean berriz, 4. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila izan beharko da.

  Oposizio-lehiaketa sistema erabiliko da plaza betetzeko. Oposizio fasean lau ariketa aurreikusten dira: gai orokor eta espezifikoei buruzko froga teorikoa; deialdiko gai zerrendan edota lanpostuaren eginkizunen gaineko froga praktikoa; euskara azterketa, eskatutako maila agiri bidez egiaztatzen ez dutenentzat eta gaitasun eta nortasun-probak. Lehiaketa aldian berriz, lan esperientzia eta prestakuntza osagarria baloratuko dira. Guzti hori egiaztatzen duten agiriak, hautaketa prozesura aurkezteko eskaerarekin batera presentatu beharko dira. Era berean, hautaketa prozesuetako azterketa eskubideengatik 20 euroko tasa ordaindu beharko da.

  Lanpostuari buruzko argibideak eta eskabide orria udaleko web atarian edota udal bulegoetan eskuragarri daude.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!