Oñatiko udala

Kimatze lanak egiten hasi dira San Martingo hariztian

2023/03/07
Card image cap
Zuhaitzen kontserbazioa eta inguruaren erabilera publikoa antolatzeko azterlanean jasotako lanak dira

  San Martingo hariztia landa eremua mugatzen duen baso garrantzitsua da, herritar askoren aisialdi-gunea. Haritz zaharrez osatutako zuhaiztiaren balio naturala kontutan hartuz, Udalak, gunea balioan jartzeko proiektua abiatu zuen. Hariztiaren azterketa egin zen, arbola bakoitzaren fitxa osatuz, eta ale bakoitza eta, aldi berean, hariztia bere osotasunean hartuta, egokien mantentzeko kudeaketa plana zehaztu zen, kontserbazioa eta erabilera publikoak uztartuz.

  Kudeaketa planak zuhaitzen arriskuaren araberako jarduketa edo esku-hartzeak proposatzen ditu: lehortu dien adarrak kendu, zuhaitz kopa heren matera murriztu edota lepatu, beti ere, inguruetan ibiltzen diren oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Negua izan ohi da kimatze lanak egiteko egokiena eta horretan hasi ziren atzo.

  San Martingo hariztiko kudeaketa planean jasotako lanok egiteko, hainbat enpresa adituren aurrekontua eskatu zen, 15.000 euroko muga jarrita. Horren azpiko eskaintza bakarra jaso zen, Tomas Sagasti Arana enpresarena, eta lanak berari esleitzea erabaki zen. Atzo hasi ziren lehen kimaketak egiten eta astean amaitzea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!