Kepa Lopez Lasak perkusioan lehenengo saria irabazi du Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan
12 eta 25 urte arteko musikari ikasleei zuzenduta dago Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketa. Arloka, musika tresna edo formazioaren arabera sailkatuta dago eta finaleko saioak asteburuan jokatu dira. Bi oñatiarrek parte hartu dute eta saria eta aipamena lortu dute.
Kepa Lopez Lasak eta Jon Mestre Arzuagak Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan ikasten dute. Kepa Lopezek 17 urte dauzka eta perkusioa ikasten du; maila profesionaleko 3. eta 4. mailak ikasturte berean egiten ari da eta perkusio atalean lehenengo saria eskuratu du. Jon Mestre Arzuagak berriz, 15 urte dauzka eta pianoa ikasten du. Maila profesionaleko 2. maila egiten ari da eta tekla atalean, ohorezko aipamena eskuratu du, asteburuan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!