Oñatiko udala

Kategoria eta ardura maila ezberdineko 14 plaza jaso dira Udalaren 2023ko Lan Eskaintza Publikoan

2024/01/05
Card image cap
Funtzionario izaera duten zortzi lanpostu eta laboral izaerako sei zerrendatu dira

  Udal plantillan jasota baina behin betikoz bete gabe edo azken urtean hutsik geratu diren plazak jaso dira 2023ko lan eskaintza publikoan. Hala onartu zen abenduaren 21ean Alkate dekretuz eta hala argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean atzo. Eskaintza egikaritzeko hiru urte daude.

  Kategoria eta ardura maila ezberdina duten plazak dira lan eskaintza publiko honetan bildu direnak. Funtzionario izaeraz beteko diren 8 plaza aurreikusten dira: barne promozioz Lurralde Antolaketako Arduradun plaza bete asmo da eta, txanda librean, bi administrari plaza eta administrari laguntzaile, giza baliabide eta antolaketa teknikari, ikuskatzaile, udaltzain eta kirol teknikari plaza bana. Laboral izaerako beste 6 plaza ere betetzea aurreikusten da: euskaltegiko irakasle, kale garbiketako pioi, igeltserotzako ofiziala eta eraikinen mantenuko ofizial bana eta bi mantenu langile.

  Plaza guztiak lehiaketa-oposizio sistemaz beteko dira. Deialdiak, printzipioz, banaka kaleratzea aurreikusten da baina azken lan eskaintza publiko hau betetzeko hiru urteko epea izango du Udalak, esan bezala.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!