Kataluniarren erabakitzeko eskubidea babestuz elkarretaratzea deitu da domekarako
2015/09/25
Plazan egingo da "Gure esku dago" taldeak deituta
Elkarretaratzea Katalanen erabagixa, katalanen esku lemapean egingo da igande eguerdian Foruen enparantzan.
Horrekin batera, herriko leiho eta balkoietan Kataluniako bandera edo Gure hautestontzia, bihar erabakia kamisetak eskegitzeko gonbidapena egin du Oñatiko Gure Esku Dago taldeak.
Domekan, Kataluniako parlamentua berritzeko hauteskundeak egingo dira.
Erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz beste keinu batzuek ere izango dira jaietan hainbat herritarren ekimenez. Txantxikuaren jaitsieran eta nagusien danborradan sorpresa kolotetsuak iragarri dituzte.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!