Kalistenia parkea jarri da San Martinen, Partaidetzazko Aurrekontuak prozesuaren baitan
Altuera eta luzera ezberdineko barraz osaturiko elementuez prestatu da San Martingo kalistenia parke berria. Zein indar ariketa egiteko erabili, aukera ugari eskainiko lituzketen elementuak eskaini nahi izan direla adierazi du Saioa Arkonada Kirol zinegotziak. Eta hori lehenetsi zen lanak esleitzerakoan, eskaintza garestiagoa izanagatik, elementu eta aukera handiagoa egiten zuen Hobby kirolak SLren proposamena aukeratu zelako.
San Martingo zuhaiztia eta autokarabanentzako aparkalekuaren artean dagoen 15 X 5 metroko gunea aprobetxatu da Kalistenia parkea egokitzeko. Zolarria egin da eta ariketa fisikoa egiteko elementuak kokatu dira. Astean egin diren lanak egonkortzeko pare bat egun beharko dira, ondorioz, parke berria, astelehenetik aurrera erabilgarri egongo da, ondo bidean.
Kalistenia parke berria Partaidetzazko Aurrekontuak prozesuaren baitan egokitu da. Aukeratutako 9. proposamena izan zen, botoen % 18arekin, eta 2023 eta 2024an egiteko zehaztu zirenetatik gauzatzen den laugarrena da. Laster bosgarrena ere osatuko da, hau da, Eltzia aurrealdeko ur txorroten parkean komun publikoa jarriko da, lanak esleitzeko puntuan baitaude.
San Martingo kalistenia parke honen prestaketa eta muntatze lanak ia 21.800 euroko aurrekontua izan du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!