Oñatiko udala

Kaleratu dira kiroldegiko mantenu teknikaria hautatzeko eguerdian egin den ariketa teorikoaren emaitzak

2015/03/12
Card image cap
Azterketa egin duten hamahiru lagunetatik hamarrek gainditu dute

  Berez hamalau ziren kiroldegirako mantenu teknikari lanpostuari zegokion hautaketa prozesura aurkeztu zitezkeenak, baina hamairuk bakarrik egin dute lehen azterketa eta horietatik hamarrek gainditu dute. Emaitzak, udaleko web orrian: www.oñati.eus atarian edo udaletxeko iragarki taulan ikusi daitezke. Azterketa teorikoa berrikusi edo erreklamazioak jartzeko astelehenera arteko epea dago. Ondoren, bigarren azterketarako eguna finkatu eta jakinaraziko da.

  Gaurko proba teorikoa, lanpostu deialdian atxiki zen gaitegian oinarrituta test eran egin da. Udal antolamendu eta eskuduntzen ingurukoak nahiz lanpostuaren eginkizunekin erlazionatutako ezagutza teorikoak galdetu dira.

  Hautagaiek gainditu beharreko hurrengo ariketa praktikoa izango da. Eta  eskatutako euskara maila egiaztatu ez dutenek, euskarazko azterketa ere egin beharko dute.

  Hautaketa prozesuaren bigarren atalean, kiroldegiko mantenu teknikari lanpostuaren funtzioekin zerikusia duten lanetan esperientzia eta formazio osagarria izatea baloratuko da.

  Kiroldegiko mantenu teknikaria hautatzeko prozesua ahalik eta arinen egin nahi da, langile berria lanean lehenbailehen hasi dadin. Langile berriak, egun horretan diharduen teknikariaren errelebu kontratua osatuko du eta ondorioz, % 75eko lanaldia beteko du.

 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!