Oñatiko udala

Kaleko hainbat seinale osatu dira oinezkoen segurtasuna hobetzeko

2024/02/02
Card image cap
Martzelino Zelaia, Motxon eta Ramon Irizar kaleetan seinale berriak jarri dira

  Oinezkoen kale edo oinezko eremuetarako sarrera kaleak dira Martzelino Zelaia, Motxon eta Ramon Irizar. Ibilgailuekin bertara sartzea mugatuta dago. Baina gidariek ez dute beti errespetatzen eta seinale berriak jarri dira, araua argiago adierazi eta indartzeko.

  Martzelino Zelaia kalea guztiz eraberritu zen iaz eta oinezkoen eremura batu zen. Zamalanetarako irekita dago, astelehenetik larunbatera, 7:30etatik 12:00etara, eta eguerditik aurrera ibilgailuen sarrera mugatuta dago, eta baimendutakoak edo garajea dutenak soilik sartu daitezke. Ordutegiaren arabera egokitutako mezuak agirian uzten dituen seinalea jarri da kalearen sarreran.

  Motxon eta Ramon Irizar kaleetan, berriz, Atzeko kalerako sarrera mugatzen duten semaforo-totemak jarri ziren 2022an. Matrikulak identifikatzeko sistema dute eta baimendutako ibilgailuren bat hurbiltzen denean semaforoa laranja jartzen da, bidea emanez. Zamaketa ordutegian ere, laranja egoten da baina zamaketa ordutegitik kanpo, semaforoa gorri jartzen da. Baimenik gabe oinezkoen gunera sartzen diren ibilgailuak erregistratuta geratzen dira eta baimenik gabe aurrera egiten dutenak 200 euroko isunaz zigortzen dira. Isunaren berri zehatza ematen duten seinale berriak jarri dira semaforo-totemen inguruan, gidariak ez-ustean ez harrapatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!