Kale garbitzaileen hautaketa prozesuko behin behineko puntuazioak argitaratu dira
Udalak eta Lanbidek jarritako baldintzak betetzen dituzten sei lagun deitu ziren elkarrizketetara, herenegun, baina ez zen joan, arazo pertsonalak argudiatuta. Beste bostak elkarrizketatu ziren eta lan esperientzia, euskara maila eta langabezian daramaten denbora egiaztatu eta baloratu ahal izan ziren. Behin behineko puntuazioak argitaratu dira, udaleko web atarian. Era berean, erreklamazioetarako 5 lan eguneko epea ireki da. Gogoratu, udalak, bi kale garbitzaile pioi kontratatuko dituela, aldi baterako. Konkretuki, lau hilabeterako eta %6100ko lanaldiarekin.
Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako 2024ko Programaren baitan kontratatuko ditu Udalak kale garbiketa zerbitzuko bi pioiak. Aurrez, bi administrari laguntzaile kontratatu ditu, programa beraren babesean eta Lanbiderekin elkarlanean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!