Kale garbitzaile plazarako azterketa teorikoaren emaitzak argitaratu dira
Astearte goizean egin ziren azterketetara 14 lagun aurkeztu zitezkeen baina zortzi bakarrik joan ziren. Hori bai, zortziek gainditu zuten eta hautaketa prozesuan jarraitzen dute. Test erako ariketa teorikoa bete behar izan zuten eta galderen erdiak gutxienez ondo erantzun. Erantzun orria eta behin behineko emaitzak udaleko web atarian zintzilikatu dira. Era berean, erreklamazioak aurkezteko 10 eguneko epea dagoela zehazten da, hau da, otsailaren 20ra arte.
Hurrengo azterketa praktikoa izango da eta horretarako data ere finkatu da, otsailaren 29a. Non eta zein ordutan egingo den ez da zehaztu baina informazioa udaleko web atarian argitaratuko dela jakinarazten da oharrean.
Enplegua egonkortzeko prozesuaren baitan udal plantilan jasota dauden sei plaza oposizio-lehiaketa sistemaz betetzea aurreikusi zuen Udalak eta horietako bat da aipatzen ari garen kale garbitzaileena. Beste bi plaza brigadako pioi gidarienak dira. Hauek azterketa teorikoa urtarrilaren 24an egin zuten eta gainditu zuten hiru hautagaiek ariketa praktikoa otsailaren 15ean izango dute. Banakako proba izango da, ordu erdiko tartearekin, Goribar auzoko 16an. Lehen hautagaia 9:00etan hasiko da. Xehetasunak, udal web atarian argitaratu dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!