Kale garbiketako pioi plazarako onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu da
Irailean kaleratu zuen udalak, kale garbiketa pioi plaza betetzeko deialdia. 20 hautagai aurkeztu ziren eta onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu da gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 16 hautagai onartu dira eta 4 baztertu, deialdian eskatutako baldintza ez betetzeagatik edo hautaketa prozesuan parte hartzeko tasa ez ordaintzeagatik.
Onartu diren 16 hautagaien kasuan udalak eskatutako euskara maila, hau da, 1.H.E., 11k egiaztatu dutela ere zehazten da iragarkian. Bide batez, hautaketa prozesua abiaraziko duen azterketa teorikoa uztailaren 3an, datorren asteazkenean egingo dela jakinarazten da. Kale garbiketako hiru pioi plaza eta pioi gidari plaza bat betetzeko hautagaiek azterketa berbera egin beharko dute eta horretarako deialdi bateratua egin udalak, uztailaren 3rako, esan bezala, bi plaza deialdietan argitaratu ziren gaitegiak berdinak baitira.
Lehen azterketa teoriko hori Kultur Etxean izango da, 9:00etan. Ateak 5 minutu lehenago itxiko dira. Hautagaiek, identifikazio agiri ofizial bat eraman beharko dute eta boligrafo beltz edo urdina. Azterketaren inguruko jakinarazpen oharra udaleko web atarian argitaratu da.
2022ko lan eskaintza publikoan jaso ziren aipatzen ari garen kale garbiketako pioi eta pioi gidari plazak. Hasieran, bi pioi lanpostu deitu ziren baina gerora, hirugarren plaza bat hornitzeko aldaketa onartu eta kaleratu zen. Lau lanpostuak, oposizio-lehiaketa sistemaz beteko dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!