Oñatiko udala

Kale garbiketako pioi gidari plazarako onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu da

2024/05/21
Card image cap
Erreklamaziotarako epea ekainaren 3an amaituko da

  Irailean kaleratu zuen udalak, kala garbiketa pioi gidari plaza betetzeko deialdia. 6 hautagai aurkeztu ziren eta onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu berri da, udaleko web atarian. Lau hautagai onartu dira eta bi baztertu, deialdian eskatutako baldintza ez betetzeagatik edo hautaketa prozesuan parte hartzeko tasa ez ordaintzeagatik. Erreklamazioak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 3ra arte.

  Onartu diren lau hautagaien kasuan udalak eskatutako euskara maila, hau da, 1.H.E., hiruk egiaztatu dutela ere zehazten da iragarkian. Eta bide batez, hautaketa prozesua zuzenduko duen epaimahaia nortzuk osatuko duten ere jakinarazten da.

  2022ko lan eskaintza publikoan onartu ziren lau plazetako bat da aipatzen ari garen kale garbiketako pioi gidari plaza, eta oraingoz, aurreratuen dagoen hautaketa prozesua ere bai. Lanpostua oposizio-lehiaketaz beteko da eta onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak argitaratu berri dira, esan bezala. 2022ko lan eskaintza publikoan jaso diren beste plazak, brigadako pioi gidaria eta kale garbiketako bi pioi lanpostu dira, nahiz eta gerora, hirugarren pioi plaza bat hornitzeko aldaketa onartu eta argitaratu zen. Kasu guztietan izena emateko epea pasa den irailean bete zen baina bestelako urratsik ez da eman bi hautaketa prozesu horien baitan, oraindik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!