Oñatiko udala

Kale garbiketako hiru pioi plazetarako onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu da

2024/06/10
Card image cap
Azterketa teorikoa uztailaren 3an izango dute, pioi gidari plazarako hautagaiekin batera

  Irailean kaleratu zituen udalak, kale garbiketa pioi gidari bat eta hiru pioi plaza betetzeko deialdiak. Pioi plazetara 20 hautagai aurkeztu dira eta onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu berri da, udaleko web atarian. 16 hautagai onartu dira eta lau baztertu, deialdian eskatutako baldintza ez betetzeagatik edota hautaketa prozesuan parte hartzeko tasa ez ordaintzeagatik. Erreklamazioak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 21era arte.

  Onartu diren 16 hautagaien kasuan udalak eskatutako euskara maila, hau da, 1.H.E., 11k egiaztatu dutela ere zehazten da iragarkian. Eta bide batez, hautaketa prozesua zuzenduko duen epaimahaia nortzuk osatuko duten ere jakinarazten da.

  Maiatzaren 20an berriz, kale garbiketako pioi gidari plazara aurkeztutakoen onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak ere argitaratu ziren. 3 Pioi eta pioi gidari plaza bat oposizio-lehiaketaz betetzea 2022ko lan eskaintza publikoan onartu zen eta lanposturako deialdiekin batera argitaratu ziren gaitegiak berdinak ziren. Ondorioz, bi hautaketa prozesuetarako azterketa teoriko bat eta bakarra egitea erabaki du epaimahaiak. Hitzordua ere zehaztu da, uztailaren 3an, 9:00etan eta kultur etxean, udaleko web atarian argitaratu denez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!