Oñatiko udala

Kale garbiketako bi pioi aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du Udalak Lanbideren bitartez

2023/11/16
Card image cap
Izena emateko epea azaroaren 22ean amaituko da

  Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2023ko programa osatzeko falta diren bi kontratazioetarako deialdia kaleratu berri da Lanbideren web atarian; Udalak, kale garbiketa zerbitzurako bi pioi aldi baterako kontratatu nahi ditu. Izen-ematea azaroaren 22an itxiko da.

  Kale garbiketako bi pioi hauek 4 hilabeterako eta lan jardun osoz kontratatuko ditu udalak. Oñatin erroldatuta, langabezian egon eta Lanbiden izena emana izatea eskatzen da. B motako gidabaimena izan eta ibilgailuak gidatzeko inolako eragozpenik ez izatea ere eskatzen da. Derrigorrean bete beharreko baldintza horiezaz gain, beste batzuk baloratu egingo dira, hara nola, euskaraz jarduteko oinarrizko maila izatea eta antzeko lanetan esperientzia izatea. Langabezian igarotako denbora ere kontutan hartuko da.

  Laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboak kontratatzea da Lanbidek tokiko erakundeei eskaintzen dizkien dirulaguntza hauen helburua. 55 urtez gorakoak, emakumeak eta langabezian denbora luzez dauden eta gutxieneko diru sarrera batzuk bermatzeko RGIa deritzona jasotzen dutenak bereziki babesten dira.

  Aurtengo programaren baitan administrari bat lanean ari da jada eta administrari laguntzaile lanpostua betetzeko hautagaien curriculumak baloratzen ari dira astean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!