Oñatiko udala

Kale garbiketa eta brigadan lanean aritzeko azterketa praktikoak egin dituzte herriko 13 langabek

2020/11/23
Card image cap
Lau pioi kontratatuko dira Udalak Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako programaren babesean

  Lanbidek egin zuen lehen hautaketa eta baldintzak betetzen zituzten 18 herritarren datuak helarazi zizkion udalari, aldi baterako bost langabe kontratatu ditzan. Kale garbiketan eta brigadan lanean arituko direnak aukeratzeko proba praktikoa egitea erabaki da eta hori gaur goizean egin behar izan dute 13 hautagaiek. Udal brigadarako 9 lagun daude eta hauen azterketa 9:00tan egin da. Kale garbiketako pioi izateko berriz, lau hautagai daude eta ariketa praktikoa 12:00tan izan dute. Emaitzak, laster kaleratuko dira, kontratua eginda lanean berehala hastea nahi baita. Gogoratu, udal brigadarako eta kale garbiketa zerbitzurako bina pioi kontratatuko dituela udalak, lau hilabetez eta lan jardun osoz.

  Udaleko kontu-hartzailetza departamenturako administrari bat ere kontratatu da. Lanbidek baldintzak betetzen dituzten lau langabe proposatu zizkion udalari eta laurak elkarrizketatu ziren. Behin behineko emaitzak udal web atarian eta udaletxeko iragarki taulan ikusgai daude. Erreklamazioetarako epea berriz, asteazkenean, hilaren 25ean amaituko da. Administrariari hiru hilabeteko kontratua egingo zaio, honi ere, lan jardun osoz.

  Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako programaren babesean egiten dituzten kontratazioetarako Lanbideren dirulaguntza jasotzen dute administrazio publikoek.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!