Juanje Anduaga eta Gurutze Azkarate saritu dira Pake Leku elkarteko argazki lehiaketan
Tradizio bihurtzen ari da Pake Lekuko udako argazki lehiaketa. Aurten 28 lan aurkeztu dira eta bi saritu dira: Juanje Anduagak epai-mahaiaren saria jaso du eta Gurutze Azkaratek herritarren saria. Anduagak Donostiako haizearen orrazian ateratako irudiarekin eraman du epai-mahaiaren saria. Baina Pake Lekun jarri zen erakusketatik pasata bozka eman zuten bazkideek Gurutze Azkaraterena aukeratu dute. Pake Lekun lau lagunentzako afaria jaso du bakoitzak sari gisa.
Beste hirugarren sari bat ere banatu da, kasu honetan zozketaz, bozka eman duten bazkideen arten.
Pake Leku elkartean ohiko martxan dira berriro, udako etena eta herriko jaixak atzean utzita. Ikasturtean zehar egin ohi diren ikastaro eta tailerrak hasi dira eta 200nen bat lagun dabiltza jarduera ezberdinetan. Aurtengo berrikuntza zunba taldea da baina bestela, yoga eta dantzetan hiruna talde ari dira, ingelesa lantzen beste bi eta horrezaz gain, euskara ikasteko taldea, euskarazko irakurketa taldea, lengoai musikala, memoria, punto, gantxilo, orratz lanak, internet edota antzerkia ikasten beste hainbat lagun dabiltza. Urte osoan zehar luzatzen diren ikastaro hauezaz gain, osteguneroko bingo saioak eta aldian aldiko hitzaldi, irteera eta bidaiak ere hasita daude Pake Leku elkartean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!