Juan Zelaia oñatiarrak NABARRALDE SARIA jasoko du gaur, euskarari eta euskal kulturari egin dion ekarpena eskertuz.
Nabarralde Kultur Elkarteak, Euskal Herriko kulturaren arlo ezberdinak lantzen ditu: hizkuntza, historia, kultura, oroimena edo ondarea, besteak beste. Eta alor hauek sustatzen, bultzatzen eta laguntzen dituztenei ematen die Nabarralde Saria, aurten, esan bezala, Juan Zelaia oñatiarrari. Saria ematera, Oñatira bertara etorriko dira elkarteko ordezkariak.
Nabarralde elkartetik jakinarazi dutenez, aurtengo saria Juan Zelaiari emango diote Euskal Herriko proiektu asko isilean eta eskuzabaltasunez bultzatu dituelako. Izan ere, kultura, hedabide edo hezkuntza alorreko ekimen ugarik, egunkariek, zailtasunak dituzten ikastolek, literatur sariek, herri ekimenek edo kirol espedizioek, oñatiarraren babesa eta laguntza izan dute urteetan.
Eta gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean eta Nafarroaren egunean, Oñatin bertan emango dio Nabarralde elkarteak saria Juan Zelaiari.
Nabarralde Saria, aurretik, Jean Louis Davant edota Benito Lertxundik ere jaso dute.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!