Juan Carlos Elorza kazetari oñatiarra hil da
Juan Carlos Elorzak lan eta ardura ezberdinak bete zituen Egin eta Gara egunkarietan. Nahiz eta kirol kazetari eta bereziki eskubaloi kronikari moduan ezagutzen den.
Egin egunkariko tokiko edizioak sortzen hasi zen eta gerora, Hernaniko egoitzara joan zen lanera kirol arloko arduradun gisa. 1992an berriz, erredakzio buru izendatu zuten. Epailearen aginduz Egin itxi ondoren, Euskadi información saltokietan egon zedin egindako ahalegina aipagarria da. Estatuko errotatiba ia guztiak pasa zituen, azken orduan, lana argitaratzeko prest agertu zen bat topatu zuen arte.
Gara sortuta, zuzendari-orde izan zen bolada batez. Argazki press argazki agentziako sustatzaileetako bat ere izan zen oñatiarra. Azkenaldian berriz, Garako Kirolak saileko arduradun izan zen, gaixotasunak eraginez lana utzi zuen arte. Juan Carlos Elorza gaur hil da 55 urte zituela.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!