Oñatiko udala

Joseba Arregi Erostarbe aske geratu da, zigor osoa beteta

2024/10/01
Card image cap
(Arg: Noticias de Gipuzkoa)
32 urteko espetxealdia bete du, Frantzian eta Espainian

  78 urterekin aske geratu da Joseba Arregi, 32 urte eta erdiko espetxeratzea bete ondoren. Espetxealdi luzeenetakoa bete duen presoetako bat da oñatiarra. Zigor osoa beteta geratu da aske.

  Joseba Arregi 1992an atxilotu zuten Bidarten, talde terroristako buru izatea egotzita. 2000.ean Frantziatik Espainiara eraman zuten, eta terrorismoa, hilketa, mehatxu eta lesio delituengatik epaitu eta zigortu zuten. 2020an Asturiastik Martutenera ekarri zuten eta bertan eman ditu azken espetxe urteak. 2023ko abendutik 2. gradu arinduan egon da kalera ateratzen, eta 2024ko ekainetik, 3. graduan kontrol telematikoarekin. Aurrez, 2021ean eta 2022an 3. graduan kalera ateratzen hasi eta gradu aldaketa horiek atzera botata espetxera itzularazi zuten.

  Orduan, gradu erregresioen kontrako manifestazioak egin ziren herrian Oñatiko Sarek deituta. Eta Oñatiko Sarek berak zabaldu du Arregi Erostarberen askatasunaren berria, sare sozialetan. Zapaturako, hain zuzen ere, kalejira-manifestazioa deitua zuen Gotzon eta Joseba etxera lemapean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!