Oñatiko udala

Jose de Azpiazu musika eskolako 58 lagun Cambrilserako bidean doaz

2025/04/11
Card image cap
Musika emanaldiak eta aisialdia uztartuko dute asteburuko egonaldian

  Ohikoak bihurtu dira Jose de Azpiazu musika eskolan Cambrilserako joan-etorriak. Bi urtean behin egiten duten irteera da eta asteburu honetan beteko dute. Horretarako Cambrilseko musika eskolarekin harremanetan jartzen dira, herrian eskainiko dituzten musika emanaldietan lagundu diezaieten.

  53 ikaslek eta 5 irakaslek osatuko dute Kataluniarako asteburuko bidaia. Trikitixa, pandero, akordeoi, gitarra klasiko, baxu, zeharkako txirula, perkusio, ahotsak eta piano ikasleak dira. Gaur goizean autobusez abiatu dira Cambrilsera, eta bazkaltzeko iristea aurreikusten dute. Deskantsurako tarte txiki bat hartuta, 18:00tan kontzertua eskainiko dute Posit parkean. Larunbata Port Aventuran emango dute eta domekan, itzulerako bidaiari ekin aurretik, kalejira eskainiko dute erdiguneko kaleetan barrena, 12:00tan. Cambrilsetik bazkalosteak irtengo dira, iluntze-gauerako Oñatira iristeko.

  Cambrilseko Udala eta bertako Escola municipal de musicaren laguntza dute Jose de Azpiazu musika eskolako kideek Kataluniara asteburu honetan betetzen ari diren bidaian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!