Oñatiko udala

Jon Kepa Gerrikagoitiak zinegotzi karguari uko egin dio eta ordezko moduan Angel Mª Biain Zubiagirre proposatuko da Osoko Bilkuran

2023/07/20
Card image cap
Jon Kepa Gerrikagoitiak ez zuen parte hartu ekaineko Osoko Bilkuran
Mankomunitaterako udal ordezkarien izendapena ere aztergai izango da, besteak beste

  Gai ugari aztertuko dira arratsaldeko Osoko Bilkuran, lan zerrendan 26 puntu jaso baitira. Eta azken puntu horretan zehazten da, hain zuzen ere, Jon Kepa Gerrikagoitia Arrien jaunak zinegotzi karguari uko egin dionaren jakinarazpena. Angel Mari Biain Zubiagirrek beteko du Gerrikagoitiak utzitako lekua EAJren udal taldean. Berez, Miren Elgarrestari zegokion hutsik geratutako zinegotzi kargua hartzea, bera baitzen jeltzaleek udal hauteskundeetarako aurkeztutako zerrendan hurrengo hautagaia, baina Elgarrestak ere uko egin dio eta zerrendan zortzigarrena zen Angel Mari Biainen beteko du. Hala jakinaraziko zaio Hauteskunde Batzordeari.

  Debagoieneko Mankomunitatean Oñatiko Udalak izango dituen ordezkarien izendapena ere jaso da gaurko aztergaietan. Izaro Elorza Arregi, Iñigo Ruiz Barron eta Xabier Igartua Loidi proposatuko dira Oñatiko udal ordezkari izateko. Eta badaezpadako ordezkoak, berriz, Iker Oñate Aiastui, Iñaki Olalde Altzelai eta Anik Zubizarreta Arturo. Guztiak, EH Bilduko hautetsiak dira.

  Herri onurako mendietako artzain txaboletan egindako lanak diruz laguntzeko oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia egitea, edota Okitaño baratza elkartearekin 2023-2027rako lankidetza hitzarmena onartzea proposatuko zaie udalbatzako kideei gaurko batzarrean. EAJ-PNV udal taldearen mozioa ere eztabaidatuko da uztaileko Osoko Bilkuran. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2016ko udal legearen aurkako ebazpenaren haritik, eta udalei euskara hutsez jarduteko zabaldu den arauari buruzko mozioa da jeltzaleek gaurko bilerara eramango dutena.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!