Jolas-parkea, bidegorria eta artzain txabolak hizpide izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
Hiru gai nagusi jaso dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrerako lan zerrendan; hainbat lanetarako proiektuak idazteko zerbitzua kontratatzea proposatzen dute bik eta, hirugarrenak, partikularrek egingo dituzten lanen kostua arintzeko udalak emango lituzken dirulaguntzak.
Kiroldegi aurrealdeko parkean estalkia eta iturria egokitzeko asmoa du Udalak. Lan horiei dagokien proiektua idatzi eta lanen zuzendaritza egiteko zerbitzua kontratatuko da. Lana Biark Studio enpresari esleitzea proposatuko da arratsaldeko bileran.
Herri barruko bidegorri sarea osatzeko asmoa ere badu Udalak. Aita Lizarralde eta Arantzazuko Ama kaleetan bidegorria eraikitzeko proiektua idazteko zerbitzua ere kontratatuko da Sestra Ingenieria y arquitectura enpresarekin. Hori da behintzat, gobernu taldeari onartzeko aurkeztuko zaiona.
Herri Onurako Mendietako artzain txaboletan egindako lanak diruz lagundu ohi dutu Udalak, bestalde. Apirilean argitaratu zen deialdian 13.000 euroko diru poltsa zegoela jakinarazi zen. Deialdira eskaera bakarra aurkeztu zen, Tellatxabola deritzonean hainbat konponketa egiteko eta Udalak horiek diruz laguntzea onartu arren, ez zen hartarako partida guztiz agortu. Horregatik, aurten bigarren deialdi bat egitea proposatuko da arratsaldeko bileran.
Abuztuko etenaren ondoren udal batzordeak lanean dira berriro eta osteguneroko Gobernu Batzordeetako martxari berrekin diote.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!