Oñatiko udala

Jendetza bildu zen Palestinaren aldeko manifestazioan, astearte ilunkaran

2023/11/02
Card image cap
Genozidioarekin amaitu eta Palestinaren askatasuna aldarrikatu zen

  Genozidioa gelditu, Palestina askatu! lemapean deitu zen manifestazioak herritar asko bildu zituen astearte arratsalde-ilunkaran.  Herri eragile eta norbanako ugarik bat egin zuten Oñati-Palestina elkartasun taldearen adierazpenarekin eta, amaieran, hainbatek hitza hartu zuen.

  Gazan gertatzen ari dena 75 urte luzez erresistentzian bizirauten ari den herri baten kontrako genozidioa dela salatu zen, palestinar herriaren aurkako apartheida eta garbiketa etnikoa salatu zen. Hori mendebaldeko gobernu eta enpresa askoren babesaz egiten ari dela eta guztiak salatzea dagokigula adierazi zuen Antixena gaztetxeko asanbladaren bozeramaleak. Euskadin bizi diren perutarren ordezkari batek ere berba egin zuen eta Latinoamerikako herrialdeek nozitu duten kolonialismoa Palestinan agerian dagoela esan zuen, besteak beste. Oñatin eta Debagoienean bizi diren palestinarrek ere hitza hartu zuten eta, nazioarteko zuzenbideari muzin eginez, esku hutsik eta babesgabe dauden herritar xumeren kontrako sarraskia salatu zuten. Era berean, bildutakoei, adierazitako elkartasuna eskertu zieten. Azkenik, Nazio Batuen Erakundeak orain 49 urte onartutako ebazpena bete dadin eskatu zen, hau da, Palestinaren independentzia errekonozitu eta Israelek lapurtutako lurraldeak itzultzea eskatu zen. Bakea adierazten duten olibondoen adarren figura aipatu zen, olibondoak sendotzeko garaia dela, ez olibondoak suntsitzekoa esanez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!