Jendaurrean, alegazioetarako, jarri da 1.5 H.G. Bidaurreta areako San Martin egoitza partzelaren xehetasun azterketa
San Martin egoitza partzialki birgaitu da, zaintza-eredu berrira egokitu ahal izateko. 2. solairua birgaitu da, mojen gelak balizko egoiliar berrientzat prestatuz. Lan hauen ondorioz, bigarren solairuan emergentzietarako eskailera berria egin behar da, suteen aurkako araudiak agintzen duena betetzeko. Aipatu eskailera eraikin barruan egitea planteatu zen hasieran baina aukera hori segituan baztertu zen, traba ugari eragingo zituela ikusita. Ondorioz, eraikinaren ekialdeko fatxadatik kanpoko eskailera bat egitea proposatu zen, egoiliarrei inolako eragozpenik eragin gabe. Esailera berriak, 7 metro pasa luze eta 3 metro eta erdiko zabalera hartuko du oinplanoan eta 11 metro altueran. Eraikiko den azalerak ia 86 metro karratu hartuko ditu.
Kanpoko eskailera osatzen duen bolumen berri hori antolatzeko helburua duen xehetasun azterketa idatzi du Errotu enpresak, egoitzaren kudeaketa egiten duen Kabia erakundearen enkarguz. Gaia, azken Osoko Bilkuran azaldu zen, esan bezala, eta orain, jende-agirian jarri da, ikusi eta alegazioren bat presentatu nahi duenak hartarako aukera izan dezan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!