Oñatiko udala

Jaumendiko biribilgunearen ezponda egonkortzeko lanak datorren astean amaitzea aurreikusten da

2024/08/30
Card image cap
Roke Azkune ondoko saihesbiderako sarrera itxita egongo da, lanean ari diren egun eta ordutan

  Abuztuaren 5ean hasi zituzten Jaumendiko biribilgunearen ezponda egonkortzeko lanak. Ezpondako lurrak burdin- sarez babestu ziren eta hormigoiez estaliko dira orain. Hormigoia botatzeko lanak astelehenetik asteazkenera bitartean egitea aurreikusten da. Ondorioz, irailaren 2tik 4ra bitartean, Roke Azkune ondoko errotonda eta saihesbidea lotzen dituen errepidea itxi egingo da. Baina errepide-itxiera lanean diharduten tartera mugatuko da, abuztuan egin zen bezala. Hau da, goizean, lanean hasi aurretik, eta ilunkaran, amaitzen dutenean ere, Roke Azkune eta Jaumendiko biribilguneen arteko errepidea zabalik izango da, udal arduradunek adierazi dutenez.

  Saihesbidera eta herrigunera sartzeko bide alternatibo gisa Azkoagain ondoraino joatea gomendatzen da, Jaumendiko biribilgunearen ezpondan lanean ari diren bitartean. Ondo bidean, hormigoia botatzeko lanak hiru egunetan egingo dira, astelehenetik asteazkenera. Hori da Diputazioko arduradunek udal ordezkariei jakinarazi dietena.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!