Oñatiko udala

Jaturabe inguruan industen jarraitzeko Foru aldundiaren dirulaguntza jasoko du Udalak

2023/06/30
Card image cap
Jaturabeko indusketa, 2022an
6.000 euroko laguntza jasoko du aurten eta beste horrenbeste 2024an

  2018an hasi ziren Jaturabe IX deritzon koban indusketa lanak egiten, Naroa Garcia eta Ekaitz Arrieta historia lizentziatu eta unibertsitate irakasleak. Auren ere hiru astez itzuliko dira, uztailaren 10etik 28ra. Seigarren kanpaina izango da. Lanok EHUk eta Oñatiko Udalak duten lankidetza hitzarmenaren baitan kokatzen dira eta Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioa dute.

  Diputazioak 2023 eta 2024 ekitaldietan indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko dirulauntzak ebatzi berri ditu eta Oñatiko udalari 12.000 euro ematea onartu du, 6.000 euro urte bakoitzeko. Aurreko kanpainetan nahiko garbi ikusi da Jaturabe IX tarteka erabili zen tokia dela, nahiz eta ez zen asentamendu handiko eta etengabeko lekua. Zeramika puskak eta paleolito garaiko beste material batzuk topatu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!