Oñatiko udala

Jabetze eskolaren baitan udazkenerako antolatu diren ikastaro guztiek aurrera egingo dute

2024/10/09
Card image cap
Yoga emakumeentzat eta zoru pelbikoa indartzeko ikastaroan izan ezik, beste guztietan izen-ematea luzatu egin da

  Pasa den ostiralean itxi zen Jabetze eskolako ikastaroetan izena emateko epea. Baina talde batzuetan lekua badago oraindik eta, ondorioz, izen-ematea datorren astera arte luzatzea erabaki du Udaleko Berdintasuna departamentuak.

  Yoga emakumeentzat eta zoru pelbikoa indartzeko ikastaroak beteta daude eta ez dago izena emateko aukerarik, bai ordea, emakumeak mugimenduan, pentsalari eta ekintzaile latinoamerikarrak irakurketa taldean, ni ezberdin guztiak besarkatu eta ekoizpen, kontsumo eta zaintza ereduarekiko alternatiba ekofeministak ikastaroetan. Hauetan parte hartzeko izena eman daiteke, baina lehenbailehen, datorren astean eta hurrengoaren artean hasiko baitira gehienak. kasturte osoan zehar luzatuko diren Amatasuna eta feminismoa eta Gizonak parekidetasunerantz. Gizonen foro irekian parte hartzeko berriz, izen-ematea zabalik mantentzea erabaki dute arduradunek, taldera, edozein momentura batzeko aukera eskainiz. Hala ere, eta ahal den neurrian, taldean hasieratik sartzea gomendatzen da.

  Aipatu ikastaro eta tailerretan izena emateko formularioa aktibatuta dago udaleko web atarian (www.oñati.eus). Bestela ere, etxeetara banatu ziren informazio liburuxken atzealdeko izen-emate orria beteta, udaletxeko HAZ bulegoan utzi daiteke.

  Bihar bertan hasiko da Jabetze eskolaren baitan udazkenerako antolatu diren ikastaroetan lehena, zoru pelbikoa indartzeko tailerra, hain zuzen ere. Erditzeek, hormonen gorabeherek, lan edota kirol jardunek, besteak beste, zoru pelbikoa ahultzen dute eta txiza-galerak eta bestelako ondorioak eragiten dituzte. 15 orduko tailer honetan gertatzen dena ulertu eta hobetzen ikasiko da. Tailerra, ostegun goizetan, 10:30etatik 12:00etara, egingo da Gaztelekuan, abenduaren 12ra arte. Talde hau guztiz osatuta dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!