Jabetze eskolako ikastarotan izen-ematea luzatu da, ostiralera arte
Pasa den asteazkenean amaitu zen Jabetze eskolako negu-udaberriko ikastaroetan izena emateko epea. Chi kung ikastarorako plaza guztiak bete dira baina gainontzeko zortzi taldetan lekua badago oraindik eta, ondorioz, izen-ematea ostiralera arte luzatzea erabaki du Berdintasuna udal departamentuak.
Chi kung ikastaroak berehalako erantzuna jaso du aurten ere, hilaren 22ra arteko izen-emate epean taldea osatu da. Ondorioz, datorren asteazkenean, otsailaren 5ean hasiko da, iragarri bezala. Udazkenetik datozen Amatasuna eta feminismoa gogoeta taldean, irakurketa feminista taldean eta gizonak parekidetasunerantz. Gizonentzako foro irekia taldean partaide berriak sartzeko aukera zabalik mantentzea erabaki da eta ostiralera arte luzatuko da izena emateko epea. Berdin, Barrez lehertzen, autodefentsa feminista, jeloskortasuna bikote harremanetan eta feminismoa, ez feministentzat egun bakarreko tailerretan eta komunikazio asertiboa, 16 orduko ikastaroan.
www.oñati.eus atarian zintzilikatu den formularioa beteta edo etxeetara urtarrila hasieran banatu ziren liburuxken atzealdeko orria bete eta udaletxera, HAZ bulegora eramanda. Ostiralera arte jasotzen diren inskripzioen arabera erabakiko da ikastaroak martxan jarriko diren edo hurrengo baterako uzten diren.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!