Oñatiko udala

Itziar Ugarte oñatiarrak dinamizatuko du euskarazko irakurle taldea aurten

2023/09/08
Card image cap
Euskarazko komiki-tertulixan talde berria eratuko da

  Bi berrikuntza horiekin dator aurten Udal liburutegiko Tertulixan egitasmoa. Iaz lehen aldiz eratu zen komiki irakurle taldeari jarraipena emango zaio eta hizkuntzaren arabera baina elkarren osagarri izango diren bi talde berezituko dira. Gaztelerazko taldeak urtarrila, otsaila eta martxoan egingo ditu Tertulixan saio bateratuak eta euskarazko talde berriaren jarduna, urritik abendura luzatuko da. Gaztelerazko taldean Kike Infamek jarraituko du dinamizatzaile lanetan eta euskarazkoan Igor Leturia arrasatearra arituko da.

  Bestelako narrazio eta liburuak irakurri eta lantzeko taldeek ere jarraipena izango dute, baina euskarazko irakurle taldearen dinamizazioan Itziar Ugarte oñatiarra arituko da ikasturte honetan. Gaztelerazkoan, Monica Leivak jarraituko du. Urrian hasiko dira bi talde hauen Tertulixan saioak baina gaur ireki da lau irakurle talde hauetan izena emateko epea.

  Idazketa lantegia ere izango da aurten, Joxe Mari Iturraldek gidatuta. Planteamendu berria izango da Idazketa lantegian, urte bakarreko programa izango baita aurrerantzean, eta ez hiru urtekoa, orain arte bezala. Urtero, eduki ezberdinak landuko dira.

  Irakurle taldeetan edo idazketa lantegian parte hartu nahi dutenek irailaren 23ra arteko epea dute izena emateko. Liburutegian, bertara telefonoz (943 716 111) deitua, posta elektronikoz (liburutegia@onati.eus). edo whatsappez (688 732 826) mezua bidalita egin liteke izen emate hori. Aurreko urteetan irakurle taldeetan aritu direnek ere izena eman behar dute. Plazak mugatuak dira eta gehienez 20 lagun arituko dira taldeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!