Oñatiko udala

Irati Iziar izendatuko dute Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari

2023/09/22
Card image cap
Oñatin jaiotako gasteiztarrak Kike Amonarriz ordezkatuko du

  Ermuko Izarra Centerren egingo da Euskaltzaleen Topaguneko batzarra, arratsaldean, baina aurreratu da jada, lehendakari berri Irati Iziar izendatuko dutela. Irati Iziarrek historia ikasketak ditu, Udako Euskal Unibertsitateko etengabeko prestakuntzako koordinatzailea eta Gasteizko mugimendu euskaltzaleko kide dinamizatzailea da. Izan ere, Iziar Oñatin jaio bazen ere, bere burua gasteiztartzat du. Eta arabar izaera hori azpimarratu du Topaguneari egin nahiko lizkiokeen ekarpenak azaltzerakoan, hau da, emakume eta Gasteizko eta Arabako ikuspegi hori txertatzera doala aitortu du. Periferiako ikuskera horretatik eragin nahi omen du Topagunean.

  Irati Iziarrek euskalgintzan, Gasteizko Geu elkartean hasi zen eta urteak daramatza Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaritzan. Orain, lehendakari lanetan, Kike Amonarriz ordezkatuko du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!