"Irati" eta "20.000 especies de abejas" euskal produkzioak ikusienak izan ziren Oñatin, iaz
Euskal produkzioek arrakasta izan zuten iaz, berriro ere, Oñatiko zine-ikusleen artean. Film ikusienen zerrenda Iratik irekitzen du, 810 ikuslerekin, eta hurrengoa 20.000 especies de abejas filma da, 477 ikuslerekin. Biak, euskal produkzioak. Iratiren zenbait pasarte gainera, etxean, Arrikrutzen filmatu ziren eta horrek ikusmina areagotu zuen. Paul Urkijo zuzendaria emanaldietako batean egon zen eta filmaketaz, orokorrean, eta Oñatin egindako lanaz hainbat argibide eman zituen.
Martxoan proiektuatu zen Irati gurean eta apirilean berriz, Estibaliz Urresolak zuzendutako 20.000 especies de abejas film saritua. Honek ere, ikusle mordoxka eraman zituen Kultur etxeko zina aretora. Iaz, ikusle gehien bildu zituzten filmeen zerrendan hurrengoak, El maestro que prometió el mar, Avatar eta Napoleon izan ziren, baina kopurutan dezentez atzerago, 250 ikusleren azpitik daudelako hirurak.
Oñatiko publikoak etxeko produkzioak ikusi nahi dituela begi bistakoa da Kultur etxeko zine aretoko datuak eskutan, 2019an, Moriarti taldearen La trinchera infinita izan zen ikusiena baina urte berean estrainatu ziren Agur Etxebeste, Oxigenoa euskarari, Soinujolearen semea eta Dantza. 2017an ikusiena Handia izan zen eta aurreko urteetan, Amama, Kutxidazu bidea Ixabel, Aupa Etxebeste edo La pelota vascak eraman zituen ikusle gehien herriko zine aretora. Hala ere, inongo produkziok ez du apurtu Ocho apellidos vascos filmaren errekorra, 2014an 1.772 ikusle eraman baitzituen Kultur etxeko aretora.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!