Irailaren 6an berrekingo zaio kiroldegiko mantenu teknikari plaza betetzeko hautaketa prozesuari
Zazpi lagunek jarraitzen dute hautaketa prozesu honetan, eta zazpiek, azterketa, 11:00tan izango dute udal euskaltegian, ostiralean, esan bezala. Lanpostu deialdiarekin batera argitaratu zen gai komunei buruzko azterketa gainditu zuten zazpi hautagai hauek, gai espezifikoei buruzko azterketa teorikoa izango dute hurrengoa, kiroldegiko mantenu lanen inguruan osatu den gaitegi espezifikoari buruzko azterketa teorikoa, alegia.
Ostiraleko ariketaren ondoren, oposizio fasea osatzeko, bete beharreko lanei buruzko azterketa praktikoa eta euskara azterketa egin beharko dira. Lanposturako eskatzen den 2. hizkuntza eskakizun maila agiri bidez egiaztatu ez dutenek egin beharko dute soilik euskara ariketa. Lehiaketa fasean berriz, agiri bidez egiaztatutako lan esperientzia eta formazio osagarria baloratuko zaie azterketaldia gainditzen dutenei.
Abuztuko etenaren ondoren ostiralean jarraituko du, kiroldegiko mantenu teknikaria plaza betetzeko hautaketa prozesuak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!