Oñatiko udala

Interpretazio erakargarrienaren saria eskutan itzuli da Ganbara Abesbatza Jürmala-ko nazioarteko lehiaketatik

2024/09/23
Card image cap
Oso maila altuko lehiaketa izan dela eta egindako lanarekin pozik datozela adierazi du Aitor Biain zuzendariak

  Letoniako Jürmala-ko lehiaketa Europako Grand Prix zirkuitua osatzen duen nazioarteko abesbatzen lehiaketetako bat da. Asteburuan jokatu da eta Ganbara Abesbatzak modalitate behartuan nahiz librean parte hartu du. Oñatiarrekin batera, Finlandia, Filipinak, Letonia, Txekia, Lituania, Estonia eta Suediako beste 9 abesbatza arituko dira.

  Lehiaketa Filipinetako IMUSICAPELLA taldeak irabazi du eta Jürmala ordezkatuz Tolosan jokatuko den Grand Prixeko finalean arituko da, 2025ean. Oñatiko Ganbara abesbatza zortzigarren sailkatu da Letoniako lehiaketan eta egitarau edo interpretazio erakargarrienaren saria jaso du. Lortutako aipamen hori eta lehiaketak, orokorrean, izan duen maila altua aipatu dizkigu Aitor Biain Bidartek, balorazioa egiterakoan. Halako hitzordu exigente batek eskatzen duen prestaketa prozesuarekin eta egindako lanarekin pozik, oso pozik daudela azpimarratu digu.

  Nazioarteko esperientzia berri hau bizita, Oñatirako gaur-biharretan iritsiko dira Ganbara Abesbatzako kideak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!