Oñatiko udala

Ingurumena eta landa garapena, ongizate zerbitzuak eta kirol arloko gaiak nagusi dira gaurko Osoko Bilkurarako

2022/02/24
Card image cap
Hainbat adierazpen instituzional irakurriko dira eta eukalipto landaketak debekatzearen inguruko mozioak aurkeztuko dira

  Aipatutako ingurumena eta landa garapena, ongizate zerbitzuak eta kirol arloetan udalak eman ohi dituen hainbat dirulaguntzen oinarriak eta 2022ko deialdia egiteko proposamenak aurkeztuko zaizkie gaur udalbatzako kideei. Hara nola, auzotasuna deritzon diru atala eta laguntza deialdia, ingurumena eta landa garapena udal departamentuak kudeatzen dituen dirulaguntzen oinarri arautzaileak, gizarte larrialdietarako dirulaguntzak, gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteei zuzendutakoak edota kirol elkarte eta taldeei zuzendutakoak, besteak beste. Kirolak departamentuari lotuta
Udalaren eta Aloña Mendi kirol elkartearen arteko lankidetza hitzarmena berritzea ere proposatuko da. Eta Ongizate Zerbitzuak departamentuari dagokionean berriz, Eguneko Arreta udal zerbitzu berria arautuko duen ordenantzari hasierako onespena ematea ere proposatuko zaie udalbatzako kideei, arratsaldeko bileran.

  EH Bilduk eta EAJk adostu dituzten bi adierazpen instituzionalen berri ere emango da gaurko Osoko Bilkuran. Domekan, otsailaren 27an, 46 urte beteko dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zela. Urteurren horren haritik osatu den adierazpena irakurriko da arratsaldeko Osoko Bilkuran. Baina ez da bakarra izango, martxoaren 8a oinarri hartuta adierazpena adostu dutelako, baita ere, udalbatza osatzen duten bi taldeek.

  Eukalipto landaketak debekatzearen inguruan talde bakoitzak bere mozioa aurkeztuko du bilkuran. Lan zerrendan, EH Bilduren mozioa jaso zen, baina azken orduan, EAJk ere idatzia prestatu duela jakin dugu. Biak, arratsaldean ezagutaraziko dira. Gai hau aipatzen duten kartelak jarri dira kalean, herritarrak batzarrera joan daitezen gonbidatuz.

  Oñati irratiak Osoko Bilkura zuzenean eskainiko du, 18:30tatik aurrera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!