Informatika laguntzailea aldi baterako kontratatu nahi du Udalak
Orain hiru aste hutsik geratu zen informatika laguntzaile lanpostua. Egun informatika arloak duen garrantzia kontutan hartuta, informatika laguntzaile plaza ahalik eta azkarren betetzeko premia du Udalak. Lanpostua aldi baterako osatzeko deialdia kaleratu berri da Lanbiden eta izen-ematea ere plataforma beretik egin behar da, urtarrilaren 18a bitartean.
Informatika laguntzaile lanpostura aurkeztu ahal izateko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: Informatika arloan lanbide heziketa II edo pareko titulazioa izatea, eta euskarari dagokionean, C1, EGA edo 3. hizkuntza eskakizunaren pareko maila izatea. Hortik aurrera mikroinformatika-sistemak muntatu eta konpontzeko ikastaroa izatea eta antzerako postuetan esperientzia izatea baloratuko da. Berehala lanean hasteko prest egotea ere kontutan hartuko da.
Kontratatuko den informatika laguntzailearen ardura nagusia udaleko sare eta informazio sistemen funtzionamendu egokia bermatu, egunerokotasunak sortutako arazoak konpondu eta ahal den heinean horiei aurre konponbidea ematen saiatzea da. Horretan, zerbitzu buruari lagunduko dio.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!