Informatika laguntzaile lan poltsarako euskarazko azterketa astelehenean egingo da
2020/06/12
Eskatutako maila agiri bidez egiaztatu ez zuten bi lagunek egin beharko dute
11 dira Informatika laguntzaile lan poltsarako azterketa teoriko-praktikoa gainditu zuten hautagaiak baina gehienek eskatutako 3. Hizkuntza Eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu zuten. Bi dira halakorik aurkeztu ez zuten hautagaiak eta horiek astelehenean izango dute euskara azterketa, 10:00tan, Udal Euskaltegian. Idatzizko eta ahozko atalak egun berean egingo dituzte.
Euskarazko ariketarekin osatuko da azterketaldia. Gero, oposizio fasea gainditzen duten hautagaien merituak baloratuko dira, hau da, lan esperientzia eta formakuntza osagarria. Eta bi ataletako puntuazioa batuta, eta horren araberako hurrenkeran, osatuko du udalak Informatika laguntzaile lan poltsa
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!