Informatika laguntzaile lan poltsarako azterketaldia hilaren 26an hasiko da
Informatika laguntzaile lan poltsa osatzeko deialdiari erantsi zitzaion gaitegian oinarrituko da datorren asteazkeneko azterketa teoriko-praktikoa. Udal antolaketa edo prozedura administratiboari buruzko oinarrizko gaiei, informatika sistema, aplikazio eta softwarea eta sareei buruzko gaiak gehitu zaizkie zerrendan. Horien inguruko galdera teoriko-praktikoak egingo zaizkie lan poltsara aurkeztu ziren 17 hautagaiei. Ariketan, gehienez, 30 puntu lortu ahal izango dira, gainditzeko, 15 atera beharko dira, gutxienez.
Lan poltsara presentatzeko eskatzen zen 3. hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu zutenentzat, azterketa teoriko-praktikoa gainditu beharreko ariketa bakarra izango da. EGA edo pareko egiaztagiririk aurkeztu ez zutenek, euskarazko azterketa ere egin eta gainditu beharko dute lan poltsan sartzeko. Baina horretarako data, otsailaren 26ko azterketa zuzendu ondoren jakinaraziko da.
Oposizio edo azterketaldia gainditzen duten hautagaiei, agiri bidez egiaztatu dituzten merituak baloratuko zaizkie ondoren. Hau da, lan eskarmentua eta formakuntza osagarria. Informatika laguntzaile lan poltsa, oposizio-lehiaketan lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran osatuko baita.
17 lagun aurkeztu eta onartu ziren Informatika laguntzaile lan poltsara. Lehenengo azterketa, teoriko praktikoa, bihar zortzi, hilaren 26an izango dute udal euskaltegian, 11:30tan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!